Noiz argitaratua Astelehena, 2023.eko Ekainak 5

Batzorde Iraunkorraren bilkura, 2023ko ekainak 5

NAFARROAKO PARLAMENTUKO BATZORDE IRAUNKORRAK GAUR EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK (astelehena, 2023ko ekainaren 5a)

 

Nafarroako Parlamentuko Batzorde Iraunkorrak bilkura egin du gaur –astelehena, ekainak 5–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu ditu:

 

- Batzorde Iraunkorrak jasotzat eman du Nafarroako Gobernuaren 2023ko maiatzaren 17ko Erabakia, zeinaren bidez deklaratzen baita foru erkidegoaren intereseko inbertsioa dela Eólica Montes de Cierzo SLU enpresak Tuterako eta Cintruénigoko udal-mugarteetan sustatutako “Montes de Cierzo berrindartzea”, “Montes de Cierzo I berrindartzea” eta “Montes de Cierzo II berrindartzea” haize-parkeen proiektua. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du. Ekainaren 16an eratuko den Mahaira eramanen da berriz ere, hurrengo bilkuraldian batzorde batera igor dadin.

- Batzorde Iraunkorrak jasotzat eman du Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluaren 2022ko Jardueren Oroitidazkia. Ekainaren 16an eratuko den Mahaira eramanen da berriz ere, hurrengo bilkuraldian Batzorde batera igor dadin.

- Batzorde Iraunkorrak jasotzat eman du Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren maiatzaren 16ko 234/2023 Ebazpena, zeinaren bidez onesten baita eskualdatzeko Errelebo Poltsan inskribatuta dauden eta hala eskatzen duten negozioen balorazio ekonomikoari buruzko txostenak egite aldera Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganbera Ofizialari emandako agindua formalizatzen duen hitzarmenaren testua.

- Batzorde Iraunkorrak jasotzat eman du Hezkuntza Departamentuaren 2022-2024 aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan jasotako deialdien ebaluazio-txostena.

- Batzorde Iraunkorrak jasotzat eman ditu Migrazio Politiketako eta Justiziako eta Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuen 2022tik 2024ra bitarteko Dirulaguntzen Plan Estrategikoan sartutako 2022ko deialdien ebaluazio-txostenak.

- Batzorde Iraunkorrak jasotzat eman du ENEAS 2030 Jasangarritasunerako Ingurumen Hezkuntzako Nafarroako Estrategia.

- Maiatzaren 24ko 2/2023 Legegintzako Foru-dekretua, zeinaren bidez onesten baita irabazi asmorik gabeko fundazioen eta bestelako erakundeen zerga-araubide bereziko xedapenen eta mezenasgoaren zerga-pizgarrien testu bategina. Ekainaren 16an eratuko den Mahaiak izapidetuko du.

- Batzorde Iraunkorrak jasotzat eman ditu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 2023ko apirilean egindako aurrekontu-aldaketak, eta erabaki du horiek Kontuen Ganberari igortzea.

- Batzorde Iraunkorrak jasotzat eman du Nafarroako Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 2023ko martxoan eginiko aurrekontu-aldaketak direla-eta Kontuen Ganberak igorritako legezkotasun txostena, eta erabaki du txostena Nafarroako Gobernuari igortzea.

- Batzorde Iraunkorrak onetsi  egin du “Nafarroako Parlamentuaren 2022ko kontuak” direla-eta Nafarroako Kontuen Ganberak egindako fiskalizazio-txostena.

- Batzorde Iraunkorrak Nafarroako Parlamentuaren 2022ko kontuak onetsi ditu. Era berean, eta onetsitako likidazioarekin bat, agindua eman da Nafarroako Foru Komunitateko Diruzaintzari itzul dakizkion ekitaldian aitortutako betebeharrak betetzeari buruzko atxiki gabeko funtsak, 2.591.075,66 euro, 2021eko kopuru bertsua. Hala berean, agindua eman da Nafarroako Parlamentuaren webgunean argitara eman daitezen Legebiltzarraren 2022ko Kontuak eta fiskalizazio-txostena.

- Batzorde Iraunkorrak jasotzat eman du “Irurtzungo Udalaren 2021eko ekitaldiko kontu orokorra” dela-eta Nafarroako Kontuen Ganberak eginiko fiskalizazio-txostena.

- Batzorde Iraunkorrak jasotzat eman du Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana inplementatze aldera autonomia-erkidegoetan hartu diren neurriei buruz Kontuen Auzitegiak onetsitako fiskalizazio-txostena.

- Batzorde Iraunkorrak jasotzat eman du Nafarroako Parlamentuaren aurrekontuaren betetze egoerari buruzko txostena. 2023ko ekitaldiko lehen hiruhilekoa.

- Batzorde Iraunkorrak jasotzat eman ditu Gobernuak 2023ko maiatzaren 3an egindako bilkuran hartutako erabakiak.

- Batzorde Iraunkorrak jasotzat eman ditu Gobernuak 2023ko maiatzaren 10ean egindako bilkuran hartutako erabakiak.

- Batzorde Iraunkorrak jasotzat eman ditu Gobernuak 2023ko maiatzaren 17an egindako bilkuran hartutako erabakiak.

- Batzorde Iraunkorrak jasotzat eman ditu Gobernuak 2023ko maiatzaren 24an egindako bilkuran hartutako erabakiak.

- Batzorde Iraunkorrak jasotzat eman du Nafarroako Parlamentu berria, XI. Legegintzaldikoa, eratzeari buruzko txostena.

- Batzorde Iraunkorrak onetsi du Osoko Bilkuren aretoa lagatzea ateak itxita (komunikabiderik gabe) Nafarroako Gazte Parlamentuaren osoko bilkura egin dadin. Eskaera Nafarroako Gazteriaren Kontseiluak aurkeztu du. Ekainaren 22an eginen da, 17:00etatik 19:30era.

- Batzorde Iraunkorrak onetsi du Odol-emailearen 2023ko Mundu Egunaren ospakizunarekin bat egitea. Hori dela-eta, ekainaren 14an –osteguna– Nafarroako Parlamentuaren egoitzako fatxada gorriz argiztatuko da.

- Batzorde Iraunkorrak onetsi du Espainiako Zeinu Hizkuntzen 2023ko Egun Nazionalarekin bat egiteko ekitaldi bat egitea Nafarroako Parlamentuko atalondoan. Asornak sustatuta, manifestu bat irakurriko da ekainaren 14an, 12:00etan.