Noiz argitaratua Osteguna, 2019.eko Otsailak 14

Baztertu egin da Nafarroako Gobernua premiatzen zuen mozioa doakoak izan zitezen turismo-ibilgailuek AP-15ean 24 orduan egiten dituzten joan-etorriak

UPNk zalantzan jartzen du autopistaren erabiltzaileek BEZa ordaintzearen erabakia

Parlamentuko Osoko Bilkurak mozio bat baztertu du gaur Geroa Bairen, EH Bilduren, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bairen eta I-Eren aurkako botoekin eta UPN, PSN eta PPNren aldekoekin, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baitzen “BEZaren ordainketa gera ez dadin erabiltzaileen kontura, halako moduz non erabat doakoak izanen den turismo-ibilgailuek AP-15ean 24 orduan egiten dituzten joan-etorriak”.

 

Zioen azalpenean, UPN talde parlamentarioak sustatutako mozioak zalantzan jartzen du Foru Gobernuaren erabakia, erabiltzaileek BEZa ordaindu behar izatea alegia, eta 2018 urterako Estatuko Aurrekontu Orokorretan eurek aurkeztutako zuzenketa bat oroitarazi du, AP-15eko joan-etorriak 24 orduan egiten badira doakoak izan zitezen.

 

Testuinguru horretan, zehazten da aurrekontuak 2018ko uztailan indarrean sartu baziren ere, Estatuak 2019ko urtarrilean sartu duela Nafarroako Gobernuaren aldeko partida ekonomikoa.