Noiz argitaratua Osteguna, 2023.eko Azaroak 30

Baztertu egin da Nafarroako Gobernuari botere-banaketa errespetatzeko eskatzen zion Voxen mozioa

Parlamentuaren Osoko Bilkurak gaur baztertu egin du Nafarroako Gobernua “botere-banaketa errespeta dezan” premiatzea xede zuen mozio bat. UPN, PSN, Geroa Bai, PPN eta Contigo-Zurekin taldeek mozio horren aurka bozkatu dute, eta Voxek alde.

 

Zioen azalpenean, Vox foru parlamentarien elkarteak botere-banaketaren alde egiten du, “sistema politikoaren funtzionamendurako funtsezkoa” dela esanez; salatzen du Gobernua “etengabe eta gero eta gehiago mespretxatzen” ari dela printzipio hori, “estatu demokratikoaren eta horrenbestez politikan parte hartzeko eskubidearen lege oinarria” dena; eta ohartarazten du talde eta alderdiek darabilten kontrol parlamentarioak “izaera politikoa” duela.

 

* EH Bildu talde parlamentarioak bat egin du greba orokor feministarekin, eta, arrazoi horrengatik, ez du parte hartu osoko bilkuran.