Noiz argitaratua Osteguna, 2014.eko Martxoak 13

Bigarren Informatika Zentro bat sortzeko kreditu osagarri bati buruzko izapidetze zuzena bazter utzi dute

Izapidetzea irakurketa bakarrean ez onartzeak foru lege proiektua prozedura arruntaren bidez izapidetu beharko dela dakar

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabekoek haren aurka emandako botoekin eta UPNk eta PPNk haren alde emandako botoekin, foru lege proiektu bat bazter utzi du gaur zeinaren bidez 767.000 euroko kreditu-gehikuntza ematen duen Nafarroako Gobernuarentzat bigarren Informatika Zentroa sortu eta ezartzeko gastuak, 2014koak, finantzatzeko.

Izapidetzea irakurketa bakarrean ez onartzeak foru lege proiektua prozedura arruntaren bidez izapidetzea dakar.

Gaur egun Nafarroako Gobernuak informatika zentro (DPZ) bakarra du bere behar guztiak kudeatzeko. Segurtasuna eta efizientzia direla eta, “beharrezkoa da bigarren zentro bat sortu eta ezartzea, Nafarroako Gobernuko sistema informatikoen funtzionamendu egokia bermatuta egon dadin”.


Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 4. artikuluak ezartzen duenez, foru lege bidez arautuko dira Nafarroako aurrekontu orokorrak eta haien aldaketa, kreditu bereziak edo kreditu-gehikuntzak emateari dagokionez. Hortaz, gastuen aurrekontuetan esleitutako kreditua nahikoa ez denez, Lege hau onestea egoki da.

www.parlamentodenavarra.es
• Foru Lege Proiektuaren argitalpena (NPAO, 25. zk., 2014-02-11koa)