Noiz argitaratua Osteguna, 2023.eko Irailak 28

Biriketako Minbiziaren aurkako Europako Astearekin bat egiteko ekitaldi bat eginen du ostiral honetan Parlamentuak

Biriketako Minbiziaren aurkako Europako Astea dela eta, Nafarroako Parlamentuak ekitaldi instituzional bat eginen du ostiral honetan, hilak 29.

 

Ekitaldia Parlamentuaren atalondoan ospatuko da 12:00etan, eta bertan Unai Hualde Parlamentuko lehendakariak eta Biriketako Minbizidunen Espainiako Elkarteko lehendakariorde Inmaculada Escrichek parte hartuko dute.