Noiz argitaratua Asteazkena, 2022.eko Urtarrilak 19

"Birziklatzeko zaleak, halakoxeak gara Nafarroan!” ekimenean parte hartuko du Parlamentuak ostegun honetan

Nafarroako Parlamentuak bat egingo du ostegun honetan Nafarroako Gobernuaren Birziklatzeko zaleak, halakoxeak gara Nafarroan! kanpainarekin eta atalondoan birziklatze zentro birtuala instalatuko du. 3D simulagailu bat da, errealitate birtualeko betaurreko batzuen bidez birziklatze-planta baterako sarbidea ematen duena. Bertan, hainbat hondakin hautatu eta edukiontzi egokian utzi behar dira, tipologiaren eta ezaugarrien arabera.

 

Aurkezpena 12:00etan izango da atalondoan, eta Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakariak eta Itziar Gómez Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak parte hartuko dute.