Noiz argitaratua Asteartea, 2021.eko Martxoak 9

Calatrava antzoki-zinemaren erreformaren kostu osoa bere gain har zezan Nafarroako Gobernua premiatzen zuen mozioa baztertu egin da

Herriko jarduera soziokultural gehiena biltzen duen espazioa da, eta eraberritze integralerako aurreproiektuak 232.000 euro inguruko balioa du

Kultura eta Kiroleko Batzordeak mozio bat baztertu du gaur PSNren, Geroa Bairen eta Podemos-Ahal Duguren aurkako botoekin, EH Bildu eta Izquierda-Ezkerraren abstentzioekin eta Navarra Sumaren aldeko botoarekin, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baitzen “bere gain har dezan Calatrava antzoki-zinemaren erreformaren kostu osoa”.

 

Zioen azalpenean, Navarra Suma talde parlamentarioak sustatutako mozioak arrazoi soziokulturalak argudiatzen ditu Fiteroko Monasterioko monumentu-multzoaren parte den espazio honen birgaitzea bermatzeko. Udal-jabetzakoa den eraikuntza hau herriko elkarte-sareak sustatutako topagunea eta jarduera-gunea da, urtean 30 jarduera inguru egiten dira bertan.

 

Calatrava antzoki-zinema eraberritzeko aurreproiektuak 232.052,29 euroko balioa duten hobekuntzak barne hartzen ditu, eta Legebiltzarrak uste du justifikatuta dagoela Nafarroako Gobernuaren esku-hartzea aipatutako esparruan aurreikusitako hobekuntzak egin ahal izateko.

 

Espazio eszenikoan eta besaulki-patioan jartzen du arreta zaharberritzeak, baina segurtasuna bermatzera bideratutako jarduerak ere aurreikusten ditu, baita argiztapena, klimatizazioa, suteen aurkako babesa eta tarima berritzera bideratutakoak ere.

 

Isabel Olave (Navarra Suma) buru izan duen saioan egon diren parlamentariak izan dira Alberto Bonilla, Raquel Garbayo, Javier García, Iñaki Iriarte, Miguel Bujanda (Navarra Suma), Carlos Mena, Virginia Magdaleno, Arantza Biurrun (PSN), Ana Ansa, Pablo Azcona (Geroa Bai), Maiorga Ramírez, Txomin González, (EH Bildu), Mikel Buil (Podemos-Ahal Dugu) eta Marisa de Simón (Izquierda-Ezkerra).

 

www.nafarroakoparlamentua.eus

• Mozioa (21. NPAO, 2021-02-16koa)