Noiz argitaratua Asteazkena, 2023.eko Urriak 18

Carlos Guzmánek koordinatuko du ‘Paz y Libertad para el pueblo Saharaui-Bakea eta Askatasuna Saharan’ taldeartekoa

Nafarroako Parlamentuak Paz y Libertad para el pueblo Saharaui-Bakea eta Askatasuna Saharan taldeartekoa eratu du. Koordinatzailea Carlos Guzmán (Contigo-Zurekin) izanen da, PSN, EH Bildu eta Geroa Bairen ordezkarien babesa eskuratuta.

 

Guzman gailendu egin zaio Pedro Gonzálezi (UPN), hautagaitza horri PPNk eta Voxek emandako babesa ez baita aski izan.

 

Taldeen eta foru parlamentarien elkarteen erabakiari jarraituz, taldeartekoak beste kide hauek ere izanen ditu hamaikagarren legegintzaldi honetan: Ibai Crespo (PSN talde parlamentarioa), Irati Jiménez (EH Bildu talde parlamentarioa), Isabel Aranburu (Geroa Bai talde parlamentarioa), Irene Royo (PPN talde parlamentarioa) eta Maite Nosti (Vox foru parlamentarien elkartea).