Carlos Menak, Ibai Crespok, Isabel Aranburuk eta Miguel Garridok Foru Parlamentari kargua hartuko dute bihar asteartean
Jorge Aguirre, Jesús Mari Rodríguez, Jabi Arakama eta Begoña Alfaro ordezkatuko dituzte
Bihar asteartean, irailak 5, Carlos Menak (PSN), Ibai Crespok (PSN), Isabel Aranburuk (Geroa Bai) eta Miguel Garridok (Contigo-Zurekin) Foru Parlamentari kargua hartuko dute.
Menak eta Crespok Jorge Aguirre eta Jesús Mari Rodríguez ordezkatuko dituzte, Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari eta Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiari izendatu berriak, hurrenez hurren.
Isabel Aranburu Jabi Arakamaren ordez sartuko da Parlamentuan, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko zuzendari kudeatzaileari izendatua izan baita. Miguel Garridok Begoña Alfaroren ordez sartuko da, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Kontseliariari izendatua izan delako.
Ekitaldia Nafarroako Parlamentuaren egoitzako Erakunde Aretoan ospatuko da 12:00ean (streaming), non Parlamentari berriek Ganberako Mahaiko kideen aurrean kargua hartuko duten. Foru Parlamentari karguaren eskubide eta pribilegioak osotasunean bereganatzeko arauzko ezinbesteko baldintza da kargua Mahaiko kideen aurrean hartzea.
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak bilkura egin du Jorge Aguirreren, Jesús Mari Rodríguezen, Jabi Arakamak eta Begoña Alfaroren idazkiak izapidetzeko, Foru Parlamentari karguari uko eginez, eta Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin Talde Parlamentarioetako eledunek aurkeztutako idazkiak izepidetzeko, foru parlamentari berrien aktak lortzeko Hauteskunde Batzordean egin beharreko izepidetzeak egin dezan.