Cristina López eta Miguel Bujanda izanen dira Unibertsitateko eta Lurralde Kohesiorako Batzordeetako lehendakariordeak
Cristina López (UPN talde parlamentarioa) eta Miguel Bujanda (UPN talde parlamentarioa) hautatu dituzte Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Batzordeko eta Lurralde Kohesiorako Batzordeko lehendakariorde, hurrenez hurren.
Bozketak, txartelen bidez eta isilpekoak, Cristina Lópezen alde geratu dira, aldeko 9 botorekin eta 4 boto zurirekin, eta Miguel Bujandaren alde, aldeko 8 botorekin eta 5 zurirekin. Biak hautagaitza bakarrak izan dira.
Bi batzordeetako mahaietan izandako mugimenduak gertatu dira Mario Fabok, Isabel Olavek eta Ohian Mendok karguaren jabetza hartu ondoko mugimenduengatik, María Jesús Valdemorosek, Iñaki Iriartek eta Xebe Txoperenak karguari uko egin eta gero.
Zehazki, Cristina Lópezek Iñaki Iriarte ordezten du Unibertsitateko Batzordeko lehendakariordetzan, eta Miguel Bujandak Pedro González ordezten du Lurralde Kohesiorakoan.
Unibertsitateko Batzordeko Mahaiko gainerako kideak Javier Lecumberri (lehendakaria) eta Kevin Lucero (idazkaria) dira eta Lurralde Kohesiorakoak Maite Esporrín (lehendakaria) eta Mikel Zabaleta (idazkaria).
Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Batzordearen bilkuran honako hauek egon dira: Cristina López, Ángel Ansa, Isabel Olave, Leticia San Martín (UPN), Ibai Crespo (PSN), Arantxa Izurdiaga (EH Bildu), Mikel Asiain, María Solana (Geroa Bai), Irene Royo (PPN), Daniel López (Contigo-Zurekin) eta Maite Nosti (Vox).
Lurralde Kohesiorako Batzordearen bilkuran honako hauek egon dira: Miguel Bujanda, Mario Fabo, Yolanda Ibáñez, Juan Luis Sánchez de Muniáin (UPN), Javier Lecumberri (PSN), Adolfo Araiz (EH Bildu), Mikel Asiain, Pablo Azcona (Geroa Bai), Irene Royo (PPN), Daniel López (Contigo-Zurekin) eta Emilio Jiménez (Vox).
• www.nafarroakoparlamentua.eus