Noiz argitaratua Osteguna, 2021.eko Urriak 14
Diputatuen Kongresua premiatzen da tokiko hauteskunde-elkarteak eta alderdiak direla-eta sortutako arazoei konponbidea emateko behar diren legegintza-aldaketak egin ditzan
Osoko bilkuran onetsia. 2021eko urriaren 14an
Diputatuen Kongresua premiatzen da Konstituzio Batzordearen baitan, urgentziaz dei dezan Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoa aldatzeko Azpibatzordea, tokiko hauteskunde-elkarteak eta alderdiak direla-eta sortutako arazoei konponbidea emateko behar diren legegintza-aldaketak egiteari begira.
Geroa Bai talde parlamentarioak aurkeztu du.
Aho batez onetsi da.