Noiz argitaratua Ostirala, 2020.eko Azaroak 27

Ebazpen bat onetsi da, Espainiako Gobernua premiatzen duena ekin diezaien AP-68 autobideko lotunea osatzeko aurreikusitako obrei Lodosako 14. lotunean

2018an onetsitako proiektua aurrera eramateak Ebroko ardatzaren inguruari bultzada ekonomikoa emanen diola argudiatzen da

Lurralde Kohesio batzordeak ebazpen bat onetsi du gaur aho batez (Izquierda-Ezkerra ez da saioan egon), zeinaren bidez Gobernu zentrala premiatzen baita –zehazki, Sustapen Ministerioa– “2021ean egin ditzan AP-68 autobidearen Lodosako lotunea –14. zenbakikoa– osatzeko aurreikusitako obrak, horretarako beharrezkoak diren aurrekontu-zuzkidurak esleituta”.

 

Zioen azalpenean, Geroa Bai talde parlamentarioak sustatutako ebazpenak defendatzen du obra hau egitea interes handikoa dela Lodosako eskualdeko bizilagun eta enpresentzat, komunikazio-bideak nabarmen hobetzen baititu, eta hori dela eta “bultzada ekonomikoa ematen dio” Ebroko ardatzaren inguru horri.

 

Sustatzaileak azaltzen du 2003an Nafarroako Gobernuak eta autobidearen enpresa esleipen-hartzaileak sinatutako hitzarmenaren bidez 14. sarbidea ireki zela, baina norabide bakarrekoa izanik, Zaragozarako norabidean hain zuzen, ez ziela erantzun osoa ematen eskualdean sortutako itxaropenei eta beharrizanei.

 

Horregatik, ebazpenak Sustapen Ministerioari eskatzen dio AP-68 autobidean Lodosako lotunea osatzeko lanen proiektua aurrera eraman dezan, 2018ko uztailaren 17an 4,2 milioi euroko aurrekontuarekin behin betikoz onetsi baitzuen.

 

Virginia Magdaleno (PSN) buru izan duen saioan izan dira Javier García, Elena Llorente, Patxi Pérez, Miguel Bujanda, Yolanda Ibáñez, Mª Jesús Valdemoros (Navarra Suma), Jorge Aguirre, Ramón Alzórriz (PSN), Pablo Azcona, Mikel Asiáin (Geroa Bai), Laura Aznal, Adolfo Araiz (EH Bildu) eta Ainhoa Aznárez (Podemos-Ahal Dugu).

 

www.nafarroakoparlamentua.eus

• Mozioa (29. NPAO, 2019-10-29koa)