Ebazpen bat onetsi da, Nafarroako Gobernua premiatzen duena 2020/2021 ikasturterako helduen euskarazko etengabeko hezkuntzako ikastaroa ezartzen dela berma dezan
Ikastaroa ukatzea eragin duten antolaketa-arazoek 26 pertsonak izena eman zuten euskara-ikastaroari baino ez diotela kalte egin salatzen da
Hezkuntza batzordeak ebazpen bat onetsi du gaur Geroa Bairen, EH Bilduren eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren eta PSNren abstentzioekin, zeinaren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen baita “izapide egokiak egin ditzan 2020/2021 ikasturterako helduen euskarazko etengabeko hezkuntzako ikastaroa ezartzen dela bermatzeko, albait lasterren”.
Zioen azalpenean, EH Bildu talde parlamentariak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak sustatutako ebazpenak Erriberako hainbat herritan Tuterako Helduentzako Oinarrizko Hezkuntzako Ikastetxeak, , Iruñean dagoen Hezkuntza Departamentuko Ikasketen Antolamendu Zerbitzuaren menpean kudeatutako euskara ikastaroak ukatzea salatzen du.
Sustatzaileek azaltzen dutenez, helduen prestakuntzarako eskaini diren ikastaroetatik “euskara-ikastaroak izan dira eskaera handiena izan dutenak”, 26 pertsonak eman baitute izena, eta hori dela eta Hezkuntza Batzordeari beharrezko izapideak egin ditzan eskatzen zaio egoera iraultzeko, “antolaketa-arazoak” direla medio, Corella eta Cintruenigo euskara ikastarorik gabe utzi dituztelako.
Patricia Fanlo (PSN) buru izan duen saioan egon diren parlamentariak izan dira José González, Marta Álvarez, Raquel Garbayo, Javier García, Carlos Pérez-Nievas, Iñaki Iriarte (Navarra Suma), Jorge Aguirre, Inma Jurío (PSN), Blanca Regúlez, Jabi Arakama (Geroa Bai), Bakartxo Ruiz, Patricia Perales (EH Bildu) eta Marisa de Simón (Izquierda-Ezkerra).
• www.nafarroakoparlamentua.eus
• Mozioa (118. NPAO, 2020-11-3koa)