Noiz argitaratua Asteazkena, 2019.eko Abenduak 18

Ebazpen bat onetsi da, Nafarroako Gobernua premiatzen duena 2021 urtean atletismoa egiteko instalazio homologatu bat eta pista estali bat eraiki dezan

2021eko aurrekontuetan partida bat sartzeko eskaera egiten da Nafarroako Atletismo Federazioaren premiazko beharrak asetzeko

Kultura eta Kiroleko Batzordeak ebazpen bat onetsi du gaur Navarra Suma, PSN, Geroa Bai, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta EH Bilduren abstentzioarekin, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita “aurrekontu-partida bat sar dezan 2021eko aurrekontuetan, Nafarroan atletismoa egiteko instalazio homologatu bat eraiki edo egokitzeko, bai eta kirola urte osoan zehar egitea ahalbidetuko duen pista estali bat ere”.

 

Zioen azalpenean, Navarra Suma talde parlamentarioak sustatutako eta PSN, Geroa Bai, Podemos-Ahal Dugu eta I-Erekin batera zuzendutako ebazpenak Kultura eta Kirol Batzordeak 2019ko martxoaren 5ean ospatutako lan-bilkura aipatzen du, non Nafarroako Atletismo Federazioaren ordezkariek azaldu zuten Nafarroan premia larria dagoela atletismoa egiteko instalazio homologatu bat edukitzeko, bai eta eguraldi txarra egiten duenean kirola egitea ahalbidetuko duen pista estali bat edukitzeko ere.

 

Sustatzaileak salatzen du zortzi hilabete beranduago “egoerak bere horretan dirauela” nafar atletentzat; izan ere, “entrenamenduak alde batera utzi behar dituzte euria ari duenean, eta lehiaketako atletismorako homologatuta ez dauden eta egokiak ez diren espazioetan lehiatu behar dute”. Arrazoi honengatik, aurrekontu partida bat eskatzen da homologatutako instalazioak eraiki edo egokitzeko.

 

Isabel Olave (Navarra Suma) buru izan duen saiora bertaratu dira, gainera, Iñaki Iriarte, Alberto Bonilla, Miguel Bujanda, Javier García (Navarra Suma), Patricia Fanlo, Jorge Aguirre, Carlos Mena (PSN), María Solana, Jabi Arakama, (Geroa Bai), Maiorga Ramírez (EH Bildu), Mikel Buil (Podemos-Ahal Dugu) eta Marisa de Simón (Izquierda-Ezkerra).

 

 

 

• Mozioa (40. NPAO, 2019-11-22ekoa)

www.parlamentodenavarra.es