Ebazpen bat onetsi da, Nafarroako Gobernua premiatzen duena 5Garen eta banda zabalaren ezarpenari buruz informa dezan
13.103 eraikini eta 369.249 nafarri eraginen die Espainian telebistaren bigarren birsontonizazio handiak, zeinak seinalea jasotzeko sistemak egokitzea behartzen duen
Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat onetsi du gaur aho batez, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita “kanpaina bat egin dezan Nafarroan 5G teknologiaren eta Banda Zabalaren ezarpenari buruz informatzeko, gizarte osoari eta bereziki Enpresa sektoreari zuzenduta”. PSNk eskatuta ordeztua izan da epigrafea, Navarra Sumak zuzenketa onartu baitu.
Onetsitako ebazpenak bigarren atalean Foru Gobernuari eskatu dio “ukitutakoek izan litzaketen auziak artatzeko kanalak gaitu ditzan”.
Azkenik, hirugarren atalean, Nafarroako Gobernua premiatzen da “egokitzapen horren jarraipena egin dezan”.
Zioen azalpenean, Navarra Suma talde parlamentarioak sustatutako ebazpenak dio “5Garen helduerak berekin dakarrela Espainian telebistaren bigarren birsontonizazio handia egin behar izatea, eta hartara, eraikin komunitario ertain eta handi guztietan telebista-seinalea jasotzeko sistemak egokitu beharko direla”.
Azaltzen denez, bi fasetan eginen da frekuentzien aldaketa. Lehendabizikoa gaur abiatuko da, eta 26 udali eraginen die, gehienak Erriberakoak, eta batzuk Iparraldekoak. Bigarren fasea, berriz, 2020aren hasierarako aurreikusten da. Egokitzapenak “13.103 eraikini eta 369.249 nafarri eraginen die”.
-
Mozioa (18. NPAO, 2019-09-27koa)