Ebazpen bat onetsi da, Nafarroako Gobernua premiatzen duena berrikus dezan tributuen arloko egungo foru-araudiko zuzeneko zergen onura fiskalen efizientzia
Tributu sistemaren eraginkortasuna hobetu nahi da, kasuan kasu ebaluatuz pizgarriak mantendu, aldatu edo kendu behar diren
Parlamentuan gaur ospatu den Osoko Bilkurak ebazpen bat onetsi du, PSNren, Geroa Bairen, EH Bilduren, Podemos-Ahal Duguren eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita “urteko txosten bat egin eta aurkez dezan, tributuen arloko foru-araudiko zuzeneko zergen onura fiskalen eraginkortasuna eta efizientzia aztertzeko”.
Zioen azalpenean, PSN, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerrak sustatutako ebazpenak aipatzen du enplegua sortzeko, garapen enpresariala sustatzeko edo I+G+b-n inbertitzeko egiten diren salbuespen, hobari edo kenkari fiskalek tributu-sistema mugatzen dutela, eta hori dela eta, kasuan kasuko ebaluazioa egitea defendatzen da, ebaluazio horren emaitzak ahalbidetuko baitu justifikatzea ea pizgarria mantendu, kendu edo aldatu egin behar den.
Testuinguru horretan, azpimarratzen da onura fiskal horiek guztiek diru-bilketan duten inpaktua, (574 milioi 2018an, 2019an baino 15 gutxiago), eta tributu-sistemaren efikazia hobetzeko, beherapen guztien eraginkortasuna neurtzeko beharra azpimarratzen da.
-
Mozioa (19. NPAO, 2019-10-01koa)