Noiz argitaratua Osteguna, 2019.eko Abenduak 19

Ebazpen bat onetsi da, Nafarroako Gobernua premiatzen duena handitu dezan Autismoaren Nafarroako Elkarteak proiektuetarako daukan aurrekontua

Autismoa duten pertsonek eskolarik gabeko aldietan esku-hartze terapeutikorik gabe jasaten duten atzera-egitea ekiditeko

Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat onetsi du gaur aho batez, zeinaren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen baita “2020ko Nafarroako Aurrekontu Orokorren Legean Desgaitasunak dituzten ikasleentzako udako eskoletarako bekak izeneko aurrekontu partida beharren arabera handitu dadin”.

 

Zioen azalpenean, PSN eta Geroa Bai talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mixtoak sustatutako ebazpenak azaltzen duenez, eskolarik gabeko aldietan, autismoa duten eskola-adineko pertsonengan “desikaskuntza” ematen da, esku-hartze terapeutikoa frenatzen delako (terapia-irakasleak, logopedak edo zaintzaileak). Hori dela eta, dei egiten du Autismoaren Nafarroako Elkarteak udan, Eguberrietan eta Aste Santuan manten dezan esku-hartzea, “proiektua jardunbide egokien eredu bat delako, Nafarroako erakundeek beste erkidego batzuetara esportatzen ahal dutena”.

 

Aditu eta familiek baieztatzen dutenaren arabera, ikaskuntza oro zuzendu eta modelatu behar da pertsona hauentzako, eta inolako esku-hartzerik ez izatera igarotzen direnean, lortutako gaitasun guztietan “atzera-egitea” gertatzen da, bereziki gizarte eta komunikazio trebetasunetan. +

 

Hori dela eta, neska-mutiko horiek curriculum-ikaskuntza egokirako behar duten egitura manten dadila eskatzen da, aire libreko nahiz barneko egoeretan, ikusizko irudien eta gorputz-modelatzearen nahiz autonomia-jardueren bidez hain zuzen ere.