Noiz argitaratua Asteartea, 2020.eko Azaroak 24

Ebazpen bat onetsi da, Nafarroako Gobernua premiatzen duena pandemian zehar behar bezalako arreta sanitarioa eman diezaien gaixo onkologikoei

Minbizia duten pertsonen babes sozialean eta minbiziaren ikerketaren plangintza eta kudeaketan egin beharreko hobekuntzei modu integralean heltzeko plan bat egitea proposatzen du Legebiltzarrak

Osasun batzordeak ebazpen bat onetsi du gaur aho batez (Podemos-Ahal Dugu ez da bilkuran egon), zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita “behar bezalako arreta sanitarioa eman diezaien pandemian zehar gaixo onkologikoei”.

 

Onetsitako ebazpenak bigarren atalean Espainiako Gobernua premiatzen du “COVID-19rako Minbiziaren Plan bat presta dezan, gainerako autonomia erkidegoekin elkarlana eginez eta Osasuneko Lurraldearteko Kontseiluaren baitan, Osasun Sistema Nazionalak minbizirako estrategia berri baterako jorraturiko ildoaren barrenean”. Navarra Sumak puntu honen aurka bozkatu du.

 

Zioen azalpenean, Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkezturiko ebazpenak agerian uzten du ospitaleratzeen gainkargaren ondorioz arretak pairatu duen atzerapenak paziente onkologikoengan eragin duen "inpaktua", "minbizia duten pertsonen eta haien familien ahulezia sozial eta sanitarioa larriagotuz, kolektibo hori bi aldiz zaurgarria baita minbiziagatik eta Covid-19agatik".

 

Hori dela eta, sustatzaileak Minbiziaren Plan bat egitea proposatu du, Osasun Sistema Nazionalean egin beharreko hobekuntzei modu integralean heltzeko, minbizia duten pertsonen babes sozialean eta minbiziaren ikerketaren plangintza eta kudeaketa eraginkorrean, eta Nafarroako Gobernuak eta Osasun Sailak pandemian zehar paziente onkologikoen arreta egokitu dezaten.

 

Nuria Medina (PSN) buru izan duen saioan izan dira Ángel Ansa, Marta Álvarez, Alberto Bonilla, Yolanda Ibáñez, Raquel Garbayo, Jorge Esparza (Navarra Suma), Patricia Fanlo, Ainhoa Unzu (PSN), Ana Ansa, Isabel Aramburu (Geroa Bai), Txomin González, Patricia Perales (EH Bildu) eta Marisa de Simón (Izquierda-Ezkerra).

 

www.nafarroakoparlamentua.eus

• Mozioa (122. NPAO, 2020-11-10ekoa)