Noiz argitaratua Ostirala, 2014.eko Urriak 10

Ebazpen bat onetsi dute zeinaren bidez Nafarroako eta Estatuko gobernuak eta ADIF premiatzen diren akordio bat lor dezaten lehenbailehen, Nafarroan dauden trenbide-pasaguneak albait azkarren kentzeko

Berriozarrean harrapatu eta hil zituen bi pertsonak aipatzen ditu eta baieztatzen du trenbide-pasagune horiek daukaten "arrisku etengabeak" duela 10 urte baino gehiagotik desagerturik egon beharko liratekeela

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, PPNk, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde eman dituzten botoekin eta UPNren abstentzioarekin, ebazpen bat onetsi du gaur zeinaren bidez Parlamentuak bere “kezka larria adierazten” duen “gure erkidegoan oraindik ere trenbide-pasaguneak daudelako; izan ere, orain dela gutxi Berriozarren ikusi ahal izan denez, arrisku larria dakarte, bai eta ondorio tamalgarri eta konponezinak ere”.

Onetsi den ebazpenak bigarren idatz-zati bat du non, halaber, Nafarroako eta Estatuko gobernuak eta ADIF premiatzen diren “akordio bat lor dezaten lehenbailehen, Nafarroan dauden trenbide-pasaguneak albait azkarren kentzeko”.

Zioen azalpenean, Aralar-Nabaik bultzatu duen ebazpenak Berriozarko trenbide-pasagunean trenbideak harrapatu eta hil zituen bi pertsonak aipatzen ditu eta jarraian, baieztatzen du trenbide-pasagune horiek daukaten “arrisku etengabeak” “duela 10 urte baino gehiagotik desagerturik egon beharko” liratekeela.

Izurdiagakoa Berriozarkoa Nafarroan Errepideen Sare Orokorraren barruan kentzeke dauden bakarrak dira. Ezkirotzen eta Garinoainen beste bi pasagune daude, baina bigarren mailako errepide sarean.

www.parlamentodenavarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 98. zk., 2014-09-12koa)