Noiz argitaratua Ostirala, 2012.eko Azaroak 9

Ebazpen bat onetsi dute zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den beka- eta laguntza-sistema bat ezar dezan eskola-material suntsikorra eta/edo osagarria erosten laguntzeko, testuliburuen doakotasunari buruzko programaren onuradun diren ikasleentz

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Nabai-k, PPNk, I-Ek eta atxiki gabeko bi parlamentariek alde emandako botoekin eta UPNk kontra emandako botoarekin, ebazpen bat onetsi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “beka- eta laguntza-sistema bat ezar dezan eskola-material suntsikorra eta/edo osagarria erosten laguntzeko, testuliburuen doakotasunari buruzko programaren onuradun diren ikasleentzat, baldin eta frogatzen badute zailtasun ekonomikoak dituztela eskola-material hori erosteko”.

Zioen azalpenean, Izquierda-Ezkerra parlamentu-taldeak bultzatutako ebazpenak argudiatzen duenez testuliburuen doakotasunari buruzko programaren bidez “aurrerapauso” handia eman da ikasleek oinarrizko hezkuntzaren etapan doako irakaskuntza jasotzeko duten eskubidearen alorrean, baina programa hori garatzen duten finantzaketa-deialdiek “ez dute betetzen eskola-material suntsikorraren doakotasuna, ezta beka indibidualen zenbatekoak estaltzen zituen eskola-material osagarriena ere”.

· www.parlamento-navarra.es
· Mozioaren argitalpena (NPAO, 82. zk., 2012-10-15ekoa)