Ebazpen bat onetsi dute zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den ez diezaien dietarik ordaindu bilkuretara joaten ez diren Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoko administrazio kontseiluetako kideei
Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat aho batez onetsi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “ez diezaien dietarik ordaindu bilkuretara joaten ez diren Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoko administrazio kontseiluetako kideei”.
Mozioak bigarren puntu bat zuen, bideratuta zegoena “bertan behera utz dezan” aipaturiko administrazio kontseiluetan, “Nafarroako Parlamentuko kideei ezarritako dieten ordainketa”. Puntu hori UPNk eta SNk haren aurka emandako botoekin bazter utzi da. Bildu-k, Aralar-Nabaik, PPNk eta atxiki gabekoen babesa ez da nahikoa izan.
Atxiki gabeko parlamentari Manu Ayerdik hala eskatuta, ezabatze zuzenketa bat onetsi da, zeinak ebazpenetik honakoa zioen idatz-zatia kendu duen: “bertan behera uztera dieten ordainketa, beren emaitza-kontuetan galerak dituzten sozietate publikoetako administrazio kontseiluetan”
Zuzenketa aurkeztu duen parlamentu-taldearen arabera, ebazpena proposatu den moduan proposatuz gero, “nahi denaren kontrako eragina” lor daiteke, hau da, “erantzukizuna dagokion inork egon nahi ez izatea galerak dituzten sozietate publikoetako administrazio kontseiluetan”. Bere ustez, “kontu handiz” ibili behar da eta giltza “dietak lor daitezkeen helburu zorrotzekin lotzean” datza.
Zioen azalpenean, PPNk bultzatutako ebazpenak adierazten duenez Nafarroako Gobernuak Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoaren jarduketen karietara izandako jarrerak “harridura sortu” duela ikusita, dei egiten du zenbait ekimen abian jartzera, entitate publikoen “gardentasunaren, biziberritzearen eta mehetzearen mesedetan” eta “jarduera politikoan jardunbide onak” aplikatzera.
· www.parlamentodenavarra.es
· Mozioaren argitalpena (NPAO, 101. zk., 2012-11-26koa)