Noiz argitaratua Ostirala, 2013.eko Otsailak 8

Ebazpen bat onetsi dute zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den negoziazioak has ditzan finantza-entitateekin, etxegabetzeak saihesteko neurriak har ditzaten, eta Espainiako Gobernua premiatzen den hipoteka-legearen egiazko erreforma bat abian j

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Nabai-k, I-Ek eta atxiki gabeko bi parlamentariek haren alde emandako botoekin eta UPNren eta PPNren abstentzioarekin, ebazpen bat onetsi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak eskatzen duen “berehala birmolda dadin zerbitzu hori, halako moduan non emaitza hobeak lortu ahalko baitira egoera zail horietan”.

Onetsitako ebazpenak bigarren puntu bat du non, halaber, babes berdinekin, Nafarroako Gobernua premiatzen den “negoziazioak has ditzan finantza entitateekin, etxegabetzeak ekiditeko hartu beharreko neurriak har daitezen, halako moduan non ez baitira berandutzan jarriko langabezia egoeraren ondorioz hipotekak ordaindu ez dituzten herritarrak, eta ez den haien kontrako ekintzarik abiaraziko”.
 

Era berean eta hirugarren atal batean, UPNren babesarekin, Espainiako Gobernua premiatzen da Hipoteken Legearen benetako erreforma bat abiaraz dezan, egoera hain zailean dauden pertsonak babestuko dituena”.
 

Era berean eta hirugarren atal batean, UPN batu zaiona, Espainiako Gobernua premiatzen da “arauetan beharrezkoak diren aldaketak egin ditzan, hartara familiak eta zordun hipotekarioak pairatzen ari diren babesgabetasun egoerari amaiera emateko”, halako moldez non “behintzat honako neurriak hartzea” ahalbidetuko zen:

“Hiru urtez bertan behera utziko dira ohiko etxebizitzen eta bereziki kontrakoak diren egoera ekonomikoetan dauden kolektiboen lokalen gaineko gauzatze eta kaleratzeak, betiere haien egoera ekonomikoa nabarmen aldatu bada eta etxebizitza bakarraren edo negozio-lokalaren gaineko hipotekaren kuota diru-sarrera garbien % 50 baino handiagoa izatea.

Gehiegizko klausulei dagokienean, zordunaren egoera hipotekaren hartzailearekin orekatuko dute: mailegua emateko balio izan zuen tasazio balioa baino txikiagoa izango ez diren etxebizitzen tasazioak, enkante prozesuetako gehiegikeriak, atzerapenagatiko interesak eta gehiegizko zorpetzea.

Konkurtso prozeduraren aurretiko epaiz kanpoko prozedura, dolozkoa ez den pertsonen gehiegizko eta bat-bateko zorpetzea konpontze aldera. Hori, notarioen bitartekaritzarekin egindako hartzaileen hitzarmen baten bidez eta zordunaren etxebizitzaren edo lokalaren gaineko hipoteka gauzatzeari ekitea ezinezkotasuna xedatuz epaiz kanpoko prozeduraren bai epai prozeduraren bideratzen den bitartean (beste lurralde batzuetan bigarren aukera deritzo).

Martxoaren 9ko Errege Lege Dekretuak arautzen dituen praktika onen kodeko bermeak zabaltzea; hartara, kreditu entitate guztiak kodera atxikitzea beharrezko bihurtuz. Kodeak izaera iraunkorra izango du eta neurriak aurreikusiko ditu zorra berregituratzeko, kitatzeke dagoen kapitala kitatzeko, ordainean emateko eta emateko den etxebizitza alokatzeko. Halaber, baztertze atalasea zabalduko da, ondorio anitzetako errentaren adierazle publikoa (IPREM) hiru aldiz gainditzen ez duten lanetik edo jarduera ekonomikoetatik eratorritako errentak jasotzen dituzten familiak atxikitzea ahalbidetuz, hipotekatutako etxebizitzen erosketa prezioen mugak igoz; hartara, praktika onen kodea zabaltzeko eta familiako diru-sarrera garbien gaineko hipotekaren kuotari dagokion ehunekoa % 50era murrizteko, bai eta zordun horiek maileguan hartutako eta ordaintzeke duten kapitalaren atzerapenagatiko interesen igoera % 2ra mugatuz.

Alokairu sozialerako parke publiko bat sortzea, halako moldez non etxegabetze prozesu batean sortutako kaudimen gabezia egoera bat dela-eta haien etxebizitza galdu duten pertsonen etxebizitzarako eskubidea bermatuko litzatekeen, betiere familia eta ekonomia egoeren araberako prezio batean. Gainera, krediturako ildo bat sortzea, Kredituaren Institutu Ofizialaren bidez, zeinak prozesu hauek ukitutakoen zorrak ordaintzea erraztuko duen.

Beste neurri batzuk ere jasotzen dira. Esaterako, aipatutako prozesu guztietan pertsona fisiko, zordun edo bermatzaile guztien tasa judizialak salbuestea, gai horiekin erlazionatutako notarioen ordainsariak erdira murriztea eta berme gisa ohiko etxebizitza edo langile autonomoak haren jarduketa burutzen duen negozio lokala duten maileguetako edo hipoteka kredituetako kontratuen interes-tasak mugatzea”.
 

Onetsitako ebazpenak beste hiru idatz-zati ditu, Aralar-Nabaik in voce proposatutako eta SNk, ekimenaren titularrak, onetsitako gehitze zuzenketa baten ondorio dena. Denek haren alde bozkatu dute, UPNk eta PPNk izan ezik, ez baitute bozkatu.
 

Alde batetik, Parlamentuak “bere babesa adierazten dio Hipotekak Ukitutakoen Plataformek bultzatutako eta, sinadura bidez, Nafarroako biztanle ugari atxiki zaizkion Legegintzako Herri Ekimenari”:
 

Bestalde, Nafarroako Gobernua premiatzen da “zergen eta Nafarroako bestelako eskumenen alorrean ordainean ematea hipotekak dituzten etxebizitzen jabeen betebeharrak kitatzeko neurri gisa erregulatzea sustatzera”.
 

Gainera, Nafarroako Gobernuari dei egiten zaio “VINSAn alokatutakoen etxegabetze kasuetan, dagoeneko ematen ari direnak, konponbide bat aztertzera”. UPNk ez du bozkatu.

Zioen azalpenean, Socialistas de Navarra parlamentu-taldeak bultzatutako ebazpena bitartekaritza zerbitzuaren bidez lortutako “emaitza urriei” dagokio. Zerbitzu hori Nafarroako Gobernuak Kontsumo eta Tartekaritzaren bidez ezarri zuen hipoteka ordaindu ezin duten herritarrak hartzeko xedearekin eta etxegabetzeen ondorio “dramatikoak” gutxitzeko gai izango den estrategia berri bat beharrezkoa dela argi uzten du, “Nafarroan dagoeneko 685eraino heltzen dira” eta.

· www.parlamento-navarra.es
· Mozioaren argitalpena (NPAO, 10. zk., 2013-01-25ekoa)