Noiz argitaratua Osteguna, 2013.eko Martxoak 21

Ebazpen bat onetsi dute zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den zuzeneko zenbatespenari atxikitako jarduera adierazgarrienak azter ditzan eta zuzeneko zenbatespenaren araberako tributazioarekin aldera ditzan

Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat aho batez onetsi du gaur, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “2013an zehar zuzeneko zenbatespenari atxikitako jarduerak azter ditzan, hain zuzen, adierazgarriak direnak bai etekin garbien bolumenaren arabera, bai aitortzailearen zenbatekoen arabera, eta, zuzeneko zenbatespenaren araberako tributazioarekin aldera ditzan”.

Onetsitako ebazpenak bigarren idatz-zati bat du non, halaber, Nafarroako Gobernua premiatzen den “modulu-araubideari buruzko jarduketa-proposamen bat aurkeztera 2013a bukatu aitzin, aipatu txostenean oinarrituta”.

Onetsitako ebazpena UPNk in voce aurkeztutako eta ekimenaren titularrak, atxiki gabeko parlamentari Manu Ayerdik, onetsitako ordezkatze-zuzenketa baten ondorio da.

Zioen azalpenean, atxiki gabeko parlamentari Manu Ayerdik dio herritarrak “kezkatuta” daudela, eta kezka horri aurre egiteko “informazio egiaztatua” izatea beharrezkoa dela. Izan ere, irudipena da jarduera horien titularrak, “kasu askotan, egiaz sortzen dituzten errentak baino gutxiago ordaintzen ari direla”.

Manu Ayerdik azpimarratu du jarduera horiek “konplexuak” direla eta “haietan eskudiru asko mugitzen” dela. Hortaz, “errentak zenbatesteko metodologia doiago bat, hau da, legez ezarritako metodo indarduna baino doiago bat, garatzea” proposatzen du (moduluen araberako araubide gisa ere ezagutzen dena).

· www.parlamentodenavarra.es
· Mozioaren argitalpena (NPAO, 91. zk., 2012-11-08koa)