Noiz argitaratua Osteguna, 2013.eko Otsailak 14

Ebazpen bat onetsi dute zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen duen ekimen berriak ebaluatu eta, ondoren, proposa ditzan, ekitaldi instituzionalei dagokienez, oro har, eta zehazki, Nafarroaren Eguna dela-eta programatutakoei dagokienez

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk, SNk, PPNk, I-Ek eta atxiki gabeko bi parlamentariek haren alde emandako botoekin eta Bildu-ren eta Nabai-ren abstentzioekin, ebazpen bat onetsi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “Nafarroaren Egunaren karietara programatutako ekitaldiak eta erabilitako irizpideak ebalua ditzan”.

Onetsitako ebazpenak bigarren puntu bat du non, halaber, Nafarroako Gobernua premiatzen den “programazio hori berrazter dezan, ezarritako helburuak lortze aldera: Foru Komunitatea –bertan jaio edo kanpotik etorrita– osatzen dugun guztion adostasuna, elkartasuna eta senidetasun-kontzientzia sendotzea”.

Era berean eta hirugarren atal batean, Nafarroako Gobernua premiatzen da “interes bereziko bi kolektibo izan ditzan bereziki kontuan ospakizunetan: eskola-ikasleak, Komunitatearen etorkizun hurbila osatzen baitute, eta kolektibo bereziki ahulen bizi baldintzak hobetzeko lan egiten duten erakundeak eta/edo pertsonak, praktikatu eta ospatu beharreko elkartasunaren eta gizalegezko dohain hoberenen adibide baitira”.

Azkenik, Foru Komunitateko Gobernua premiatzen da “denek partekatutako irizpideen araberako ekitaldi programa bat taxutu dezan: austeritate ekonomikoa, herritarren parte-hartzea, aniztasun politikoa eta kultur eta hizkuntza aniztasuna”.

Zioen azalpenean, Socialistas de Navarra parlamentu-taldeak bultzatutako ebazpenak iragan urtarrilaren 24an egindako Osoko Bilkuran eztabaidatutako jabeldurari dagokio. Horren karietara azpimarratzen du beharrezkoa dela “politika kontinuista eta berrikuntza gutxiko” hori lehengoratzea, “zeinak ekimen interesgarriak jaso arren, itxuraz ez baitu kar handirik sortzen, ez esparru instituzionaletan, ez herritarren artean”.

· www.parlamentodenavarra.es
· Mozioaren argitalpena (NPAO, 16. zk., 2013-02-11koa)