Noiz argitaratua Osteguna, 2013.eko Urriak 10

Ebazpen bat onetsi dute zeinaren bidez "Red Eléctrica Española" enpresa premiatzen den Orkoien eta Ezkabarte artean 220 kW-ko linea bat jartzea justifika dezan

Azpiegitura horrek, batez ere airetik igarotzen bada, Iruñerriko bailara eta udaletan ingurugiroan eragingo lukeen eragin larriaz ohartarazten da

Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat aho batez onetsi du gaur zeinaren bidez parlamentuak “Red Eléctrica Española” enpresa premiatzen duen “Orkoien eta Ezkabarte artean aurreikusitako 220 kW-ko linea bat jartzeko behin betiko erabakia hartu aurretik, behar bezala justifika dezan linea horren beharra”.

Onetsitako ebazpenak bigarren idatz-zati bat du non, halaber, “Red Eléctrica Española” enpresa eta Nafarroako Gobernua premiatzen diren goi-tentsioko linea hori eraikitzea “ezinbestekoa joz gero, lur azpitik eraiki dezaten, eta ez airetik, egungo proiektuan aurreikusten den moduan”.

Zioen azalpenean, Socialistas de Navarra, Bildu, Aralar-Nabai eta Izquierda-Ezkerra parlamentu-taldeek bultzatu duten ebazpenak toki entitateek eta talde ekologistek parlamentuko egoitzan adierazi zuten kezka bere egiten du eta, horren karietara, ohartarazten du azpiegitura horrek “ingurumenean eragin larriak” sortuko lituzkeela Iruñerriko bailara eta udalerrietan, are gehiago airetik igarotzen bada.

www.parlamento-navarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 67. zk., 2013-06-17koa)