Noiz argitaratua Ostirala, 2021.eko Azaroak 19

Edizio Independentearen Nazioarteko Topaketak ospatuko dira astelehen honetan Nafarroako Parlamentuan

Datorren astelehenean, hilak 22, Edizio Independentearen Nazioarteko Topaketak (18:00, Atrio) aurkeztuko dira Nafarroako Parlamentuan. Azaroaren 23tik 26ra Baluarte Jauregian egingo diren jardunaldiak dira eta mundu osoko hirurehun profesional inguruk hartuko dute parte.

 

Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakariak emango dio amaiera ekitaldiari, eta bertan parte hartuko dute Aritz Otazu Nafarroako Editoreen Elkarteko presidenteak, Laura Aufrère Alliance International des Éditeurs Independants elkarteko presidenteak, María García-Barberena Iruñeko Udaleko Kultura zinegotziak eta Rebeca Esnaola Nafarroako Gobernuko Kultura kontseilariak.