Noiz argitaratua Ostirala, 2022.eko Uztailak 1

Edurne Eginoa jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko zuzendari karguaz jabetu da

7/2018 Foru Legetik abiatuta “gardentasuna, herritarren parte-hartzea eta politika publikoen eraginkortasuna” sustatzeko helburuarekin osatutako organoa da

Edurne Eginoa Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko zuzendari karguaz jabetu da gaur goizean Nafarroako Parlamentuan. Osoko Bilkurak maiatzaren 26an izendatu zuen kargu horretarako.

 

Ekitaldia Lehendakariaren bulegoan izan da, eta bertan Edurne Eginoak Parlamentuko Mahaiko kideen eta Idazkari Nagusiaren aurrean agindu du foru erregimena errespetatuko duela, Konstituzioa eta legeak beteko dituela eta karguari dagozkion betebeharrak leialki beteko dituela.

 

Jarraian, Unai Hualdek, Parlamentuko gobernu-organoko bigarren idazkari Maiorga Ramírezek eta Legelari Nagusiak Silvia Doménech jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren aurkako bulegoaren zuzendaria zoriondu dute. Erakundea 7/2018 Foru Legetik abiatuta sortu zen, “gardentasuna, herritarren parte-hartzea eta politika publikoen eraginkortasuna” sustatzeko.