Noiz argitaratua Asteartea, 2021.eko Otsailak 23

Egoitzan hondakinen birziklapena hobetzeko proposamena onartu du Legebiltzarrak

Legebiltzarraren Gizarte Erantzukizunaren Planean aurreikusitako jardueren esparruan

Legebiltzarraren Gizarte Erantzukizunaren Planaren baitan, hondakinen birziklapena hobetzeko plan bat onetsi zuen astelehenean Nafarroako Parlamentuko Mahaiak. Beharren arabera, bi edo hiru ataletako edukiontziak banatuko dira egoitzako bulego eta aretoetan, eta kafetegian tamaina handiagoko beste bat jarriko da.

 

Helburua da Legebiltzarreko langileak kontzientziatzea zaborra bereizteko eta dagokion edukiontzian uzteko beharraz, ingurumena zaintzen laguntzeaz gain, garbiketako langileei hondakinen bilketa bereizia errazteko.

 

Horretarako, Ganberako zerbitzuek informazio- eta kontzientziazio-kanpaina bat egingo dute egiaztapen-lanak egin aurretik, ontziak kokatzeko puntuen egokitasuna erabakitzeko.