Noiz argitaratua Astelehena, 2024.eko Maiatzak 6

EH Bilduren abstentzioak ETAren atentatu guztiak eta, bereziki, Tomas Caballeroren hilketa gaitzesteko testua atzera bota du

Eledunen Batzarrak ez du onetsi adierazpen instituzional bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak berresten baitu ETAren atentatu terrorista guzti-guztiak gaitzesten dituela, bereziki, hain seinalatua den egunean, Iruñeko Udaleko UPN udal-taldeko eledun Tomás Caballero Pastor jaunaren erailketaUPN talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

UPN, PSN, Geroa Bai, PPN, Contigo-Zurekin, eta Vox-ek aldeko botoa eman dute; EH abstenitu egin da.

 

Errefusatutako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1.- Nafarroako Parlamentuak berresten du ETAren atentatu terrorista guzti-guztiak gaitzesten dituela, bereziki, hain seinalatua den egunean, Iruñeko Udaleko UPN udal-taldeko eledun Tomás Caballero Pastor jaunaren erailketa.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak herritarrei gonbit egiten die haren memoria ohora dezaten eta egiten diren ekitaldietan parte har dezaten.

 

3.- Nafarroako Parlamentuak bat egiten du askatasuna, justizia eta bakearen balioen defentsarekin, bere bizitzarekin defendatu baitzituen Tomás Caballero Pastor jaunak eta defendatu beharrekoak izaten jarraitzen baitute ETA talde terroristaren porrotaren ostean ere.