Noiz argitaratua Astelehena, 2017.eko Azaroak 27
Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bere babesa adierazten baitio Erruki Etxeko plantillari
Mahaian eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2017ko azaroaren 27an
Eledunen Batzarrak aho batez onetsi du adierazpen instituzional bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bere babesa adierazten baitio Erruki Etxeko plantillari. Adierazpena UPN, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu, PSN, PPN eta I-Ek aurkeztu dute.
Adierazpenak honako hau dio:
“1. Nafarroako Parlamentuak bere babesa adierazten dio Erruki Etxea egoitzako plantillari.
2. Nafarroako Parlamentuak Eskubide Sozialetako Departamentua premiatzen du bitartekotza egin dezan gatazka horretan eta aldeen arteko akordioa erraztu dezan”.