Noiz argitaratua Asteartea, 2021.eko Maiatzak 25

Elkarretaratzea egin da Parlamentuaren egoitzaren atarian genero indarkeriagatiko azken hilketa gaitzesteko

Osoko Bilkuran onetsitako erabakiari jarraituz, Legebiltzarrak minutu bateko isilunea egin du biktimaren oroimenez

Foru parlamentariek Parlamentuko sarreran elkarretaratzea egin dute gaur egoitzaren atarian igandean Zaragozan jazotako hilketa matxista gaitzesteko.

 

Minutu bateko isilunearekin oroitu dute 35 urteko emakumea.

 

14 dira 2021ean genero-indarkeriagatik eraildako emamkumeak, 2003an estatistikak egiten hasi zirenetik 1.092.