Noiz argitaratua Asteartea, 2024.eko Otsailak 6

"Emakume zientzialari ilustratuak” erakusketa inauguratuko du Parlamentuak asteazken honetan, ADItech-ek antolatuta

ADItech Nafarroako I+G+b Sistema-ren (SINAI) entitate koordinatzaileak antolatutako Emakume zientzialari ilustratuak erakusketa inauguratuko du Parlamentuak asteazken honetan, hilak 7.

 

11 ilustrazio eta eskultura bat biltzen dituen erakusketaren irekiera 12:00etan izango da, atalondoan, eta Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakariak eta Diego Garrido ADItech-eko zuzendari nagusiak parte hartuko dute, hurrenkera horretan. Ekitaldia amaitzeko, Maruxa Arana I+G+Bko Bikaintasun eta Dibulgazio arduradunak bisita eskainiko du erakusketan zehar.