Emakumeen Kontrako Indarkeriari Aurre Egiteko apirilaren 10eko 14/2015 Foru Legea aldatzeko Foru Legea
Osoko Bilkuran onetsia. 2018ko apirilaren 12an
Osoko Bilkurak Emakumeen Kontrako Indarkeriari Aurre Egiteko apirilaren 10eko 14/2015 Foru Legea aldatzeko PSN eta UPNk aurkeztutako bi ekimenak onetsi ditu gaur UPN, PSN, PP eta I-Eren aldeko botoekin, Podemos-Ahal Duguren abstentzioarekin eta Geroa Bai eta EH Bilduren aurkakoekin. Biek sexu zerbitzuak iragartzen dituzten hedabideei finantzazio publikoa eragoztea bilatzen zuten, izan ere, baliabiderik gabeko emakumeen eta haurren esplotazioarekin harreman zuzena duen ekintzatzat ulertzen baitute.
PSNk sustatutako aldatzeko Lege proposamenaren helburua “emakume eta adin txikikoen trafikoa ezabatzea da, sexu esplotaziora bideratua baitago, eta giza eskubideen urraketarik handienetako bat iruditzen zaigu, emakumeen aurkako indarkeriaren aurpegi ankerrena baitago esklabutza moderno honen atzean”.
Horrela, prostituzioa “delituzko ekintza gisa ikusten dute, emakumeen salerosketan oinarritzen da euren duintasuna urratuz eta giza eskubideak larriki arriskuan jartzen ditu”. Hau guztia dela eta, erabaki da “Administrazio Publikoek ez dutela publizitaterik txertatuko eta ez dietela diru-laguntzarik emango eduki iraingarria edo prostituzio iragarkiak dituzten hedabide pribatuei, emakumeen aurkako indarkeria bultzatzen baitute”.
Era berean, arauan prostituzio edo sexu esplotazio kontzeptua txertatzen da, “diruaren truke beste pertsona batzuekin sexu harremanak edukitzea”, alegia, baita “besteen prostituzioarekin (ekintza pornografikoak edo material pornografikoaren ekoizpena barne) edozein motatako etekinak lortzea, nahiz eta beste pertsonaren baiezkoa izan”.
UPNk aurkeztutako Lege proposamenak prostituzio iragarkiak dituzten komunikabideetan publizitate instituzionala txertatzea debekatzen du, baita martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren, Elkartzeko Eskubidea Arautzekoari buruzkoaren 4. artikuluko 5.eta 6. atalek ezartzen dituzten debeku baldintzak betetzen dituzten elkarteen onuradun edo entitate kolaboratzaile izatea ere bai.
Ezingo dute ezta ere entitate kolaboratzaile edo onuradun izan zilegi ez izatearen zantzuak izateagatik inskripzio prozedura suspendituta duten elkarteak, aipatutako Lege Organikoaren 30.4 artikuluaren ezarpenaren ondorioz.
1/2002 Lege Organikoko 5. atalak dio “botere publikoek ez dietela inolako laguntza-motarik emango onartze-prozesuan edo jardunbidean bereizkeria egiten duten elkarteei, jaiotzarengatik, arrazarengatik, sexuarengatik, erlijioarengatik, iritziarengatik nahiz bestelako inguruabar edo egoera pertsonal edo sozialengatik”.
6. atalak, aurreikusten du “botere publikoek ez diotela inolako laguntzarik emango, ekonomikoa edo beste edozein motatakoa, euren jarduerarekin pertsona fisikoen edo juridikoen aurkako gorrotoa edo indarkeria sustatu nahiz justifikatzen duten elkarteei. Halaber, ez zaizkie laguntza horiek emango, terrorismo-delituak edo horien egikaritzan parte hartu duten pertsonen delituak, edota terrorismo- delituetako biktimen edo beraien familiakideen izen ona zikintzeko edo horiek gutxietsi nahiz umiliatzeko egintzak edozein bide erabilita goretsi edo justifikatzen dituzten elkarteei ere”.
Foru Lege hau irakurketa bakarrean izapidetu da, eta NBOn argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.
-
Foru Lege proposamenaren argitalpena (NPAO, 4.zk, 2018-01-12koa)