Noiz argitaratua Asteazkena, 2020.eko Martxoak 4
Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira ekitaldi instituzional bat ospatuko du Nafarroako Parlamentuak ostegun honetan
Unai Hualde Parlamentuko Lehendakariak, María Chivite Gobernuko Lehendakariak eta Legebiltzarrean ordezkaritza daukaten taldeen eledunek parte hartuko dute
Datorren martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko da eta horren harira ekitaldi instituzional bat ospatuko du Nafarroako Parlamentuak ostegun honetan, martxoaren 5arekin, berdintasunaren printzipioarekiko aitorpena eta konpromisoa adierazteko.
Ekitaldia 12:00ean izanen da Legebiltzarraren atalondoan eta Unai Hualde Parlamentuko Lehendakariak, María Chivite Gobernuko Lehendakariak eta Legebiltzarrean ordezkaritza daukaten taldeen eledunek parte hartuko dute.