Noiz argitaratua Osteguna, 2012.eko Abenduak 20

Energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga arautzen duen Foru Legea onetsi dute

Parlamentuko Osoko Bilkurak Energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga arautzen duen Foru Legea ahobatez onetsi du gaur.

Energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga arautzen duen Foru Legeak zerga bat gehitzen du. Zerga hori ordainaraztean, hori arautzen duen estatu-araudia aplikatuko da.

Bestalde, zerga ordaintzetik salbuetsita geratuko dira energia berriztagarrikoak diren ekoizpen elektrikoko instalazioen titularrak, horien potentzia instalatua 100 kW baino handiagoa ez bada.

Xedea inbestitzaile txikiak laguntzea da (benetako ekoizleak ez direla jotzen da). Izan ere, inbestitzaile txikiek, azaroaren 18ko 1699/11 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat, energia ekoizpenaren instalazioaren jasangarritasun ekonomikoan laguntzen dute.

Talde guztien babesa jaso duen in voce zuzenketan adierazten denez, instalazio horiek “ekoizpenaren banaketa garatzen” lagunduko dute, eta horrek “sarean ematen diren galerak murriztuko ditu eta banaketa sare berrietan inbertsioa bultzatuko du”.

Horretarako, 25ean finkatuta zegoen salbuespena (Batzordean 25ean finkatu zen) 100 kWra igotzeaz gain, zergaren kudeaketa nabarmen errazten da (ekoizle txiki askok ez du zergarik ordaindu beharko). Alabaina, “diru-bilketa ez da nabarmen jaitsiko, Nafarroan salbuetsitako ekoizpenaren ehunekoa ez baita % 5 baino gehiago izango”.

Bestalde eta zuzenketan adierazten denez, zerga ordaintzetik salbuetsita geratuko dira energia berriztagarrien instalazioen titularrak, bost urteko epean, dituzten ekoizpen ekipoen ordez ekoizpena handitzen duten beste batzuk jartzen dituztenetik kontatzen hasita.

Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguaren kontseilariak salbuespenari atxikitzeko beharrezkoak diren ezaugarriak zehaztuko ditu, bai ekipoak berritzeari dagokionean bai ekoizpenaren handitzearen gutxieneko ehunekoei dagokienean.

www.parlamentodenavarra.es
• Foru Lege proposamena (NPAO, xx. zk., 2012-09-21ekoa)
• Irizpena (4. eranskina)