Noiz argitaratua Osteguna, 2019.eko Urriak 3

Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutua alda dezan Espainiako Gobernua premiatzen duen ebazpena, emakume funtzionarioek berreskuratu dezaten beste gurasoari amatasun baimenaren parte bat lagatzeko aukera

Osoko Bilkuran onetsia. 2019ko urriaren 3an

1.- Espainiako Gobernua premiatzen da Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutua alda dezan, halako moduan non –seme-alaben zaintzaren gaineko erantzunkidetasunaren mesedetan– emakume funtzionarioek berreskuratu eginen baitute beste gurasoari amatasun baimenaren parte bat lagatzeko aukera, gehienez ere lau aste 2019an eta bi 2020an.

 

2.- Foru Gobernuari eskatzen zaio bere osotasunean aplika dezan Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko 17/2019 Foru Legea, halako moduan non osorik garatuko baitira lege horretan jasotzen diren zaintzen eta erantzukizuna sustatzearen arloko politikak.

 

3.- Nafarroako Gobernua premiatzen da aurrekontuak garatu baino lehen eta 17/2019 Foru Legea aurrekontu esleipen egoki batekin garatzen hasi baino lehen, Funtzio Publikoko Mahai Orokorra eta Berdintasun Kontseilua dei ditzan, ordezkari sindikal eta feministekin batera lan egin dezaten Jarduketa Planean zehaztu beharreko premiazko neurriak identifikatzeko, eta hala, kontziliazioaren, erantzukizun partekatuaren eta zaintzen banaketaren esparruan aurrerapausoak emateko.

 

Geroa Bai talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

1 eta 2 puntuak aho batez onetsi dira. 

 

3. puntua PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsi da.