Noiz argitaratua Osteguna, 2007.eko Azaroak 22
Erabakia. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da erantzukizun sozial korporatiboa sustatzeko, bultzatzeko eta indartzeko programa orokor bat prestatu eta legebiltzarrean aurkez dezan
"Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du hiru hilabeteko epean erantzukizun sozial korporatiboa sustatzeko, bultzatzeko eta indartzeko programa orokor bat prestatu eta legebiltzarrean aurkez dezan, bertan aztertu eta eztabaidatzeko. Programa hori Nafarroako Foru Komunitatean egoitza duten edo bertan aritzen diren enpresentzat izanen da eta pizgarriak ezarriko ditu, gutxienez, erantzukizun sozial korporatiboarekin konpromisoa hartzen duten enpresentzat. Halaber, arlo horretako berariazko jarduerak koordinatzeko eta abian jartzeko protokolo bat jasoko du."