Noiz argitaratua Ostirala, 2007.eko Abenduak 14

Erabakia. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da plan estrategiko bat presta dezan Foru Komunitateko administrazioari atxikitako ondasun higiezin eta guneak arrazionalizatzeko

"Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du sei hilabeteko epean plan estrategiko bat presta dezan, dituen espazio publikoak, dela bereak dela errentan hartuak, arrazionalizatzeko, berrantolatzeko eta daudenak berriro esleitzeko, halako moduz non ez dadin inbertsiorik egin jakin gabe zer zerbitzuk behar duten edo beharko duten halakorik, jakin gabe zer egoeratan dauden batzuk eta besteak, langile publiko batzuk eta besteak, kostu batzuk eta besteak."