Noiz argitaratua Asteartea, 2024.eko Martxoak 5

Eskubide Sozialetako Batzordeak Iruñeko Espetxea bisitatu du Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziakoarekin batera

Espetxeko instalazioak ezagutzeko eta egiaztatzeko berrezteko eta birgizarteratzeko jarduerak egiteko egokituta dauden, hala nola erakunde sozialek antolatzen dituztenak egiteko

 

 

Eskubide Sozialetako Batzordeak bisita egin du gaur, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziakoarekin batera, Iruñeko Espetxera. Gaur egun, 415 preso daude bertan (horietatik, 28 emakumeak dira), gehienak bigarren graduan edota tratamendu arruntean (47 hirugarren graduan), eta batez besteko kondena hiru urtekoa dute.

 

Honako foru parlamentari hauek bertaratu dira bisitara: Marta Álvarez, Raquel Garbayo, (UPN), Arantza Biurrun, Olga Chueca (PSN), Javier Arza, Arantxa Izurdiaga, Irati Jiménez (EH Bildu), Isabel Aranburu, Blanca Regúlez, Itxaso Soto (Geroa Bai), Carlos Guzmán, Miguel Garrido (Contigo-Zurekin), Maribel García Malo (PPN) eta Emilio Jiménz (Vox).

 

Foru Legebiltzarreko ordezkariei harrera egin die espetxeko zuzendari  Pedro Lacal jaunak, eta bertan izan dira Libertad Francés (Salhaketa) eta María Lourdes Chasco (Gaztelan).

 

Bisita PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin taldeek eskatuta egin da, eta xede izan du 2012ko ekainaren 15etik funtzionamenduan den espetxeko instalazioak ezagutzea, eta egiaztatzea egokiak diren berrezteko eta birgizarteratzeko politikak garatzeko, Salbaketa, Gaztelan eta beste erakunde batzuek laguntzeko antolatutako jarduerak barne hartuta; hain zuzen, erakunde biak bertaratu dira esparru horretan diharduten erakunde sozialen eta boluntariotzaren izenean.

 

Bisitan zehar 2022tik espetxeko presidente izan den Pedro Lacal jaunak azpimarratu duenez, “Iruñeko Espetxearen arazoa da presoen populazioa (353 2020an, 480 2023an nabarmen hazi dela eta plantillak ez du baliabide nahikorik. Alde batetik, arazoa da asko zigortzen dugula, zigorrak asko luzatzen ditugula, arazo asko zigorraren bidetik soilik konpontzen saiatzen garela. Bestetik, gertatzen da Euskal Autonomia Erkidegoaren gordailu bihurtu garela. Onartzen ez dituzten presoek, gertutasunagatik, gurean amaitzen dute. Ez dagokigun karga bat ari gara jasaten”.

 

Adierazitakoaren harira, eta presoen hazkunde “nabarmen” horrekin lotuta, Pedro Lacalek baliabideak eskatu ditu CIS (Gizarteratze Zentroa) protokoloa aplikatu ahal izateko; erregelamendu horrek, bost urte baino gutxiagoko zigorra dutenen familia- nahiz gizarte-testuinguruaren arabera, aukera ematen du hirugarren gradua zuzenean eskuratzeko. “Espetxean alferrik egotea saihesteko bide bat da. Kontuan hartu behar da presoen % 80,02 ez dela berrerortzen”.

 

Horren ildotik, Libertad Francések (Salhaketa) eta María Lourdes Chascok (Gaztelan) azpimarratu dute garrantzitsua dela baliabide sozialak eratzea espetxeetan askatasunerako prestatzeko egiten ahal dela lana osatze aldera. “Gizarteratzeko eta laneratzeko planak egin behar dira, errehabilitaziokoak (adikzioak) eta beste mota batzuetakoak ere bai (hezkuntzakoak, abegi-etxeak eta abar) presoak atera ahal izateko. Hirugarren graduan klasifikatzea erraztu behar da; oraintxe, CIS itxita egonik, ezinezkoa da”, berretsi dute.

 

Hori horrela, Libertad Francések premiatu du espetxeetako eskumena beregana dadin; izan ere, hala balitz, “Nafarroako Gobernuak izanen zukeen ardura espetxea behar bezala zuzkitzeko”.

 

Pedro Lacalek, bestalde, amaitzeko azpimarra jarri du osasun arretan (Espainiako onena baita), prestakuntza egiteko aukeretan (bost unibertsitatean eta hiru sartzeko prestatzen) eta Iruñeko espetxean lan egiteko aukeretan. Adierazi duenez, beste espetxeetan bezala, gatazka kopurua presoen ratioari dago lotuta. “Bi modulutan ehun pertsona baino gehiago daude, eta 90 baino gehiago izateak arazoak dakartza. Ea horrekin laguntzarik emateko aukera duzuen”.

 

Espetxeko askotariko instalazioetan egindako ibilbidea amaitzeko, emakumezkoen modulua bisitatu eta, geroago, bilera egin dute. Horren ostean, Batzorde bietako kideek eskerrak eman dituzte azalpenengatik eta informazioa bildu dute, behar izanez gero, aurrerantzean egokitzat jotzen dituzten ekimenak sustatu ahal izateko.

 

Iruñeko espetxeko instalazioek 75.530 metro koadroko azalera eraikia dute, eta 115,5 milioi euroko inbertsioa jaso zuten. Espetxean 504 ziega daude 10 egoitza-modulutan banatuta, eta 120 plaza osagarri, erregimen itxiko moduluaren, sarrera, irteera eta igarotzeen moduluaren eta erizaintzako moduluaren artean banatuta. Eraikuntza lanak 2009ko urtarrilean hasi ziren Santa Luziako muinoan.