Noiz argitaratua Osteguna, 2023.eko Azaroak 16

Espainiako Gobernu berria premiatzen da bultzatu dezan erreformen politika bat, bizikidetzaren sustapena eta eskubideetan aurrera egitea

Babes soziala eta hazkunde ekonomikoa ardatz hartuta, aurreko legealdiko gobernuaren agendari jarraipena emateko PSNk osoko bilkuraren gehiengoaren babesa lortu du

Parlamentuaren osoko bilkurak ebazpen bat onetsi du gaur PSNren, EH Bilduren, Geroa Bairen eta Contigo-Zurekinen aldeko botoekin eta UPNren, PPNren eta Voxen aurkakoekin, zeinaren bidez Pedro Sánchezen inbestiduraren prozesutik aterako den Espainiako Gobernua premiatzen baita “bultzatu ditzan erreformen politika bat, bizikidetza eta konkordiaren sustapena, eskubideetan aurrera egitea eta herritar guztien aurrerabidea; eta, halaber, elkarrizketaren aldeko apustu egitea bizikidetza demokratikoa bermatzeko, Estatuaren lurralde-aniztasuna eta -berezitasuna errespetatuz”.

 

Zioen azalpenean, PSN talde parlamentarioak sustatutako ebazpenak aurreko legegintzaldiko gobernuaren agenda gogorarazten du, non "babes sozialeko eta zerbitzu publikoak hobetzeko politikak hazkunde ekonomikoaren" politikekin paraleloan joan ziren, eta legegintzaldi berriaren aurreikuspenak egiten ditu. Diotenez, espero da "Ongizate Estatu indartzen" jarraitzea, baita produkzio-eremuan ere, non "trantsizio digital eta energetiko" bikoitzak agerian uzten duen "erronka asko maila globalean baino ezin direla konpondu".

 

 

 

Mozioa (34. NPAO, 2023-11-14koa)