Noiz argitaratua Osteguna, 2018.eko Irailak 20

Espainiako Gobernu berriarekiko elkarrizketan oinarritutako agertoki politiko berri bat ireki dadin premiatzen duen ebazpena

Osoko Bilkuran onetsia. 2018ko irailaren 20an

1.- Ganberak beharrezkotzat jotzen baitu garai politiko berri bat irekitzea, zeinetan gaindituko den azken urteotako atzerakada demokratikoa, eta Estatuko Gobernua premiatzen du lehentasunez ekin diezaien arazo sozialei, azken hilabeteotan herritarrak era masiboan manifestatzera behin eta berriz bultzatu dituzten horiei (pentsioak, soldata-arraila, genero-indarkeria), horrenbestez agenda sozial berri bat ezarriz.

 

2.- Estatuko Gobernua premiatzen da Foru Parlamentuak eta Nafarroako Gobernuak sustatutako izaera desberdineko legegintzako ekimenak eta erabakiak (sozialak, hezkuntzakoak, osasungintzakoak, ekonomikoak…) errespeta ditzan.

 

3.- Nafarroako Parlamentuak Estatuko Gobernua eta Nafarroako Gobernua premiatzen ditu berehala has ditzaten elkarrizketak, Foru Komunitateak bere gain hartze aldera Estatuak oraindik eskualdatu ez dizkion eskumenak, lan-egutegi bat ezarrita 6 hilabeteko epean gauzatzekoa, eta lehentasuneko tokia emanez I+G+b, trafiko zein espetxe arloetakoei.

 

4.- Nafarroako Parlamentuak premiatzen du Estatuko eta Nafarroako erakundeen artean irekiko diren harremanen garai berrian ekidin dadin Konstituzio Auzitegiari sistematikoki errekurtsoak aurkeztea Legebiltzar honetan onetsitako arauen aurka, eta berrikus daitezen lehenagotik aurkeztutako errekurtsoek sorrarazitako disfuntzioak, halako moduz non arazo horiei helduko zaien elkarrizketatik eta eskumen-gatazken negoziaketatik, gai horiek bide judizialetik ateraz, ahal den neurrian.

 

Geroa Bai talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

1. puntua Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai (3), PSN eta I-Eren aldeko botoekin, UPN eta PPNren aurkakoekin eta Podemos-Ahal Dugu-Orain Bairen (4) abstentzioarekin onetsi da.

 

2. puntua Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Eren aldeko botoekin, PSNren abstentzioarekin eta UPN eta PPNren aurkakoekin onetsia.

 

3. eta 4. puntuak Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai, PSN eta I-Eren aldeko botoekin eta UPN eta PPNren aurkakoekin onetsia.