Noiz argitaratua Ostirala, 2014.eko Irailak 19

Espainiako Gobernua Fórum Filatélico, Afinsa eta Gespart-en inguruko iruzurrak kaltetutako familiei konponbideak eskaintzeko neurriak har ditzan premiatzen duen ebazpena onetsi dute

Maula 2006an hasi zen eta oraindik ere 477.351baino gehiago dira kaltetutako familiak, horietatik 7.000 Nafarroakoak, eta konkurtso-prozedurak oraindik ez dira ebatzi

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk, SNk, PPNk eta I-Ek haren alde emandako botoekin eta Bildu-ren eta Aralar-Nabairen eta atxiki gabekoen abstentzioekin, ebazpen bat onetsi du gaur zeinaren bidez Espainiako Gobernua premiatzen den “hartu beharreko neurriak har ditzan, konponbide bate mate aldera Fórum Filatélico, Afinsa Bienes Tangibles eta Arte y Naturaleza Gespart sozietateen maulak kaltetutako familiei, eta azter dezan kaltetutakoen elkarteek planteatuko proposamena –Kreditu Ofizialeko Institutuak zorra erostea– bidezkoa ote den eta, kasua bada, aplika dezan”.

Zioen azalpenean, Izquierda-Ezkerra parlmentu-taldeak bultzatu duen ebazpenak 2006ko maiatzaren 9an maula egin izanaren argudiopean enpresa horietan esku-hartu zenetik gaur egun arte izan duen ibilbidea aztertzen du. Egun, 7 urte baino gehiago igaro direnean, “”oraindik ez da abian dauden prozedura judizialen amaierarik ikusten”.

Proposatzaileak oroitarazten du 477.351 familia baino direla kaltetutakoak (4.800 milioi baino gehiago galdu zituzten), horietatik 7.000 Nafarroakoak, eta bere egiten du kaltetutako kontsumitzaileen elkarteen proposamena, izan ere, proposatzen dute Kreditu Ofizialeko Institutuak (ICO) erosketa-eskaintza bat egin dezan eta abian den konkurtso-prozeduretan kreditu arrunt gisa aitorturiko zenbatekoen balio izendatuaren ehuneko jakin baten gainekoa.

Formula hori “beste eskandalu handi batean ere aplikatu zen, hain zuzen ere, Promoción Social de Viviendas (PSV) kooperatibaren kasuan. Gainera, ez luke zertan ekarri defizit publikoa igotzea; izan ere, ICOk konkurtso-prozeduretako aktibo bat erosiko luke, erosten diren aktiboen balio izendatua baino gutxiago egiten duen gastu erreal bat dakarrena”.

www.parlamentodenavarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 85. zk., 2014-07-04koa)