Noiz argitaratua Osteguna, 2014.eko Irailak 18

Espainiako Gobernua FOGA gara dezan premiatzen duen ebazpena onetsi dute

Errioxako Gobernuarekin batera lankidetza hitzarmen bat sinatzeko San Adriángo biztanleei Calahorrako ospitalean arreta eman ahal izate aldera

Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat aho batez onetsi du gaur zeinaren bidez Espainiako Gobernua eta Osasun Ministerioa premiatzen ditu “albait azkarren buka dezaten mugaldeko gaixoen arretarako berme funtsaren nondik norakoak zehazten, halako moldez non besteak beste San Adriángo biztanleei arreta eman ahalko baitzaie ‘Hospital Calahorra’ Fundazioan, Errioxako Gobernuarekiko kasuko lankidetza hitzarmenaren bidez”.

Zioen azalpenean, Socialistas de Navarra parlamentu-taldeak bultzatu duen ebazpenak Osasuneko kontseilariak, Marta Verak, iragan ekainaren 12an egindako Osoko Bilkuran eman zuen informazioa aipatzen du. Izan ere, “onartu egin zuen hitzarmen hori gauzatzea atzeratzeko arrazoia dela Errioxako Gobernuak ez duela hitzarmen bat lortzeko aurrerabiderik egin nahi harik eta Osasun Ministerioak mugaldeko gaixoen arretarako berme funtsa ezarri arte”.

Ildo horretan, proposatu duen taldeak ohartarazten du atzerapen horrek eta oro har herritarren mesedetan akordioak lortzerakoan gertatzen diren era horretako arazoek, “politikaren nahiz haren lorpenen inguruko seinale positiboak eman ordez, politika hutsaltzen eta alferrikatzen bihurtzen duela”.

www.parlamentodenavarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 78. zk., 2014-06-20koa)