Espainiako Gobernua irizpideak bateratzera eta sahararren dokumentuak izapidetzea erraztera premiatzen duen ebazpena onetsi dute
Parlamentuko Osoko Bilkurak aho batez onetsi du gaur Espainiako Gobernua “irizpideak bateratzera eta etorkin sahararren dokumentuak izapidetzea erraztera, aipatutako printzipioetan (zioen azalpenean) oinarrituta,” premiatzen duen ebazpena.
Zioen azalpenean, Nabai, Bildu eta I-E taldeek bultzatutako ebazpenak etorkin sahararrek haien egoera araupetzeko topatzen dituzten “zailtasunak” agerian jartzen ditu, azken 30 urteetan jasan duten “aberrigabe” egoera salatzen du, eta Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren 15. artikulua, “nazionalitatea izateko eskubidea” aldarrikatzen duena, eta Konstituzioaren 11.2. artikulua, “sorterriz espainola denari ezin zaio bere nazionalitatea gabetu” dioena, indarrean daudela gogoratzen du.
· www.parlamento-navarra.es
· Mozioaren argitalpena (NPAO, 18. zk, 2012-02-17koa)