Espainiako Gobernua pentsioen kalkuluan jasangarritasun-faktorea eta errebalorizazio-indizea ken ditzan premiatzen duen ebazpena
Eskubide Sozialetako Batzordean onetsia. 2018ko maiatzaren 15ean
1.- Espainiako Gobernua premiatzen da jasangarritasun-faktorea eta errebalorizazio-indizea ken ditzan, Espainiako Konstituzioaren 41. eta 50. artikuluetan jasotako askitasunaren printzipioaren eta pentsio egoki eta gaurkotu bat edukitzeko eskubidearen aurkakoak baitira.
2.- Espainiako Exekutiboari eskatzen zaio Gizarte Segurantzaren sistema publikoaren finantzaketa jasotzea Estatuaren Aurrekontu Orokorretan, gizarte-kotizazioek Gizarte Segurantzaren babesa eta pentsio egoki, gaurkotu eta nahikoak bermatzeko adina ematen ez dutenean.
3.- Espainiako Gobernua premiatzen da Gizarte Segurantzako tarifa lauak, hobariak eta kuota-murrizketak ken ditzan, zeinek enpresen kontratazio-kostuak merkatu besterik ez baitute egin, kalitatezko enplegua sortu gabe eta Gizarte Segurantzarentzako diru-sarreren galera justifikaziorik gabea eragiten baitute.
4.- Estatuko Gobernuari eskatzen zaio lan-iruzurra pertsegi dezan eta Laneko Ikuskaritzaren jarduna bultza dezan, kontratazioan iruzur handiena detektatu den sektoreetan kanpainak areagotuz.
5.- Estatuko Gobernuari eskatzen zaio testu bateginean arau-hausteak eta arau-hausteen zehapen-araubidea alda ditzan, Gizarte Segurantzari eginiko iruzurraren aurkako borroka hobetzeko.
6.- Gobernua premiatzen da Gizarte Segurantzaren gehieneko kotizazio-muga ken dezan.
Izquierda Ezkerrak aurkeztua.
1 eta 3 puntuak Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, PSN eta I-Eren aldeko botoekin eta UPN eta PPPNren aurkakoekin onetsi dira.
2. puntua Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, PSN eta I-Eren aldeko botoekin, UPNren abstentzioarekin eta PPNren aurkako botoarekin onetsi da.
4. puntua UPN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, PSN eta I-Eren aldeko botoekin eta PPNren abstentzioarekin onetsi da.
5.puntuaren alde bozkatu dute UPN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, PSN eta I-E, PPNk aurka.
6. puntuaren alde bozkatu dute Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek, UPN eta PSN abstenitu dira eta PPNk aurka bozkatu du.