Noiz argitaratua Osteguna, 2016.eko Martxoak 10

Espainiako Gobernua premiatzen da 16/2012 Errege Lege-dekretua indargabetu dezan

Nafarroako Gobernua premiatzen da osasun-laguntzarako eskubidea blindatzen jarrai dezan eta Nafarroan bizi diren pertsona guztien osasun-estaldura areagotu dezan

Nafarroako Parlamentuaren Osoko Bilkurak Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, PSN eta I-Eren aldeko botoekin, UPNren abstentzioarekin eta PPNren aurkako botoarekin gaur onetsi duen ebazpen batean Espainiako Gobernua premiatzen da “apirilaren 20ko 16/2012 Errege Lege-dekretua indargabetu dezan”. Dekretu horrek Osasun Sistema Nazionalaren estaldura integraletik kanpo utzi zituen egoera irregularrean dauden pertsonak, osasun-laguntza jasotzeko eskubidea laneko kotizazioei lotzean.

Onetsitako ebazpenak badu bigarren atal bat, non, PPNren abstentzioarekin, Foru Gobernua premiatzen baita “Nafarroan bizi diren pertsona guztien osasun-laguntzarako eskubidea blindatzen jarrai dezan eta haien osasun-estaldura areagotu dezan”. UPN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, PSN eta I-Ek aldeko botoak eman dituzte.

Zioen azalpenean honako hau gogorarazten du Geroa Bai parlamentu-taldeak sustatutako ebazpenak: “Egungo Foru Gobernuko Osasun Departamentuaren lehendabiziko neurrietako bat izan zen zirkular bat bidaltzea osasun etxe guztietara, Nafarroan bizi diren pertsona guztiek osasun laguntza doan jasotzeko eskubidea dutela aitortuz”.

Horren ondorioz, gehitzen da, “2015ean osasun laguntzarako eskubidea aitortu zaie Nafarroan administrazio-egoera irregularrean dauden 1.263 pertsonari, 2014an baino %58 gehiagori”.

www.parlamentodenavarra.es
• Mozioa (9. NPAO, 2016-01-28koa)