Noiz argitaratua Osteguna, 2024.eko Irailak 19

Espainiako Gobernua premiatzen da AHTaren Nafarroako tartea lehenbailehen osatzeko eta bukatzeko beharrezkoak diren izapide guztiak bizkortzeko

Lan koordinatuaren eta eskakizun legal, tekniko eta ekonomiko guztiekiko errespetuzko lanaren garrantzia azpimarratzen da, “funtsezkotzat” jotzen diren obra horiek ongi joan daitezen.

Legebiltzarreko Osoko Bilkurak, UPN, PSN, PPN eta Voxen aldeko botoekin, Geroa Bairen abstentzioarekin eta EH Bilduren eta Contigo-Zurekinen kontrako botoekin, mozio bat onetsi du gaur. Horren bidez, Espainiako Gobernua premiatzen da behar diren izapide guztiak bizkortzen jarrai dezan, berme guztiak mantenduz, Abiadura Handiko Trena ahalik eta lasterren osatu eta amai dadin, Nafarroan, eta, bereziki, Zaragoza eta Castejón lotzen dituen tartea".

 

Onartutako ebazpenak bigarren puntu bat du, eta, bertan, "Espainiako Gobernuaren eta Nafarroako Gobernuaren arteko elkarrizketa arin eta eraikitzailea mantentzea eskatzen da, bi administrazioak oso konprometituta dauden lan baten garapenean, zein bere ardurak eta eskumenak baliatuta". EH Bilduk eta Contigo-Zurekin taldeek aurkako botoa eman dute, eta UPN eta Vox abstenitu egin dira.

 

Ea berean, hirugarren puntuan Espainiako Gobernua premiatzen da, Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko Ministerioaren bidez eta Kantauri-Mediterraneoa trenbide-korridoreko Iruña-Euskal "Y"aren lotura zatiari buruzko informazio-azterlanerako baterako zuzendaritzarako Sustapen Ministerioak, EAEko Administrazioak eta NFK-ko Administrazioak 2011n sinatutako Lankidetzarako Protokolo Orokorra aplikatuz, Ministerioak egin beharreko azterlanak egin ondotik –sei hilabeteren buruan amaituta egon beharko dira–, erakunde horiek horren definizioan parte hartzea berma dadin, ondoren oneste aldera Iruñerriaren eta euskal Y-a izeneko konexioaren arteko trafiko mistorako abiadura handirako trazadura-azterlan informatiboa (bide bikoitzekoa eta zabalera estandarrekoa)”.

 

Epigrafe hau Geroa Bairen gehitzeko zuzenketa baten emaitza da, ekimenaren titularra den PSNk onartua. EH Bilduk eta Contigo-Zurekin taldeek aurkako botoa eman dute, eta Vox abstenitu egin da.

 

Azkenik, eta UPNk eskatuta (PSNk onartu egin du gehitzeko zuzenketa), eskatzen da "urteko aurrekontu-plangintza ezarriko duen kronograma bat argitara ematea, lanak ahalik eta lasterren amaitzera eramango gaituena". EH Bilduk eta Contigo-Zurekinek aurkako botoa eman dute, gainerako taldeek, berriz, aldekoa.

 

Geroa Baik puntu horri aurkeztutako ordezteko zuzenketa bat defendatu du, PSNk onartu ez duena, "izapideak arintzeak Nafarroak Euskal Y-arekin duen konexioaren definizioan ere eragina izan dezan eskatzeko".

 

Aitzitik, PPNk lehenengo puntua aldatzeko erregistratutako zuzenketak aurrera egin du, jatorrizko testuan zegoen Prestazio Handiko Trenaren (TA) ordez Abiadura Handiko Trenaren (AHT) izena jartzeko xedez.

 

Zioen azalpenean, PSN talde parlamentarioak bultzatutako mozioan azpimarratzen da lan koordinatuaren eta eskakizun legal, tekniko eta ekonomiko guztiekiko errespetuzko lanaren garrantzia", horrek eragina baitu Nafarroari garapen mailan, baita ingurumenaren ikuspegitik ere, azpiegitura "giltzarri" bat emateko obrak ongi joan daitezen.

 

Esparru horretan, proposamenaren egileak berresten du Prestazio Handiko Trena "lorpen handia izango dela Nafarroa osoarentzat", eta, ildo horretan, berdin baloratzen du Atlantikoko korridorearen nazioarteko sarearekiko lotura, bai eta, besteak beste, Castejón eta Zaragoza lotzen dituena ere.