Noiz argitaratua Osteguna, 2021.eko Maiatzak 27

Espainiako Gobernua premiatzen da aitortza adieraz diezaien beren lana Nafarroan eta EAEn egin duten polizia nazionalei, haiek Polizia Merituaren Ordenan sartuz

Osoko Bilkuran onetsia. 2021eko maiatzaren 27an

1.- Espainiako Gobernua premiatzen da aitortza adieraz diezaien beren lana Nafarroan eta Euskal Autonomia Erkidegoan egin duten polizia nazionalei, Nafarroako, Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko unitateetan hiru urtez destinatutakoak Polizia Merituaren Ordenan bereizgarri zuriarekin sartuz.

 

2.- Exekutiboari eskatzen zaio egonaldiaren bereizgarri espezifiko bat sor dezan, zainak islatuko baitu Nafarroan edo Euskal Autonomia Erkidegoan zerbitzu eman izana, urte horietako zeregina aitortuz.

 

3.- Espainiako Gobernua premiatzen da bi aitortza horiek irits daitezen erretiroan eta bigarren jardueran dauden agenteengana.

 

4.- Nafarroako Parlamentuak aintzat hartzen du Estatuko segurtasun indar eta kidegok hamarkada hauetan herritarren segurtasun eta ongizatearen alde egindako lana.

 

Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Navarra Sumaren eta PSNren aldeko botoekin eta Geroa Bairen, EH Bilduren, Podemos-Ahal Duguren eta I-Eren aurkako botoekin onetsi da.