Espainiako Gobernua premiatzen da berehala onets dezan errege lege-dekretu bat, enplegatu publikoei 2024tik ordaintzeke dagoen % 0,5 ordaintzeko
Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Batzordeak onetsi du. 2025eko ekainaren 25ean
1.- Espainiako Gobernua premiatzen da berehala onets dezan sindikatuekiko akordioan ezarritakoa betetzeko errege lege-dekretu bat, enplegatu publikoei 2024tik ordaintzeke dagoen % 0,5 ordaintzeari dagokionez.
2.- Nafarroako Gobernua premiatzen da Espainiako Gobernuari eska diezaion, modu frogagarrian eta idatziz, 15 eguneko gehieneko epean, berehala onar dezala Errege Lege Dekretu bat, sindikatuekiko akordioan langile publikoei 2024tik ordaintzeke dagoen % 0,5aren ordainketari buruz ezarritakoa betetzeko, eta lehenbailehen itxi dezala negoziazio sindikala 2025eko ordainsarien igoerari buruz.
3.- Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio 15 eguneko epean txosten bat eska diezaion Nafarroako Gobernuaren aholkularitza juridikoari, Estatuak ordaintzen ez badu Foru Komunitateak % 0,5 hori ordaintzeko dituen aukerei buruz.
UPN talde parlamentarioak aurkeztu du.
Aho batez onetsi da.