Espainiako Gobernua premiatzen da bultza dezan Espainiako Sare Elektrikoaren 2021-2026 bitarteko Plana lehenbailehen onets dadin
Lizarrako merindaderako azpiestazio bat proposatzen da, industria-egiturak kaltetzen dituen argindarraren hornidura arazoen irtenbide gisa
Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Batzordeak ebazpen bat onetsi du gaur Navarra Sumaren, PSNren, Geroa Bairen eta Podemos-Ahal Duguren aldeko botoekin eta EH Bilduren abstentzioarekin (Izquierda-Ezkerrak ez du bilkuran parte hartu), zeinaren bidez Espainiako Gobernua premiatzen baita “kasuko ministerioaren bitartez bultza dezan Red Eléctrica Españolaren 2021etik 2026ra bitarteko Plana lehenbailehen onets dadin (bertan, Estellerria azpiestazio berri bat, 220Kv-koa, eta Muru Artederreta-Estellerria zirkuitu bikoitzeko linea berri bat, 220Kv-koa, jasota ageri dira), eta albait lasterren zertu dadin”.
Onetsitako ebazpenak bigarren Foru Exekutiboari eskatzen dio “proiektua, oro har, “foru erkidegoaren intereseko inbertsio” deklara dezan, ukitutako departamentuek, bereziki, egin daitezkeen eta beharrezkoak diren zuzemen guztiak egin ditzaten, Estellerriko Merindadean hain beharrezkoak diren eta hainbestetan eskatu diren azpiegitura elektrikoak ezartzearren REEk planifikatutako lanak albait lasterren egitera bideratutako administrazio-izapideak nahiz txosten eta diligentzien epeak azkartzeko eta murrizteko”. Parrafo hau PSNk aurkeztutako eta Geroa Baik, ekimenaren titularrak onartutako gehitzeko zuzenketa baten bidez gehitu da.
Zioen azalpenean, Geroa Bai talde parlamentarioak sustatutako ebazpenak Lizarrako Merindadeko Enpresen Elkargoak (LASEME) Parlamentuan egindako agerraldia aipatzen du, “behin eta berriro eskatu duten eta inork jaramonik egin ez dion eskaera” babesteko. “Ez die jaramonik egin ez Red Eléctricak ez kasuko ministerioak ere, horiei baitagokie, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean ezarritakoarekin bat, hori idaztea eta garatzea”.
Ildo horretan, horri dagokionez, gogorarazten da Garapen Ekonomikorako Departamentuaren “insistentzia” izan zela 2018ko uztailaren 27an Ministroen Kontseiluak “Plangintza dokumentuaren alderdi zehatz batzuk aldatzea” onesteko arrazoia, “halako moduan non II. eranskinean jaso baitzen merindaderako azpiestazio bat paratzea”.
Bestalde, azpimarratzen da Lizarrako merindadeak “arazo larria” duela argindarraren hornidurari dagokionez, eta horrek kalte handia eragiten diola eremu horretako industria-egiturari, aldiro pairatzen baititu mikroetenak, ukitutako enpresa batzuetan kalte ekonomiko larriak eragiten dituztenak.
María Solana (Geroa Bai) buru izan duen saioan egon diren parlamentariak izan dira Miguel Bujanda, Elena Llorente, Patxi Pérez, Carlos Pérez-Nievas, José Suárez, Javier García (Navarra Suma), Ainhoa Unzu, Javier Lecumberri, Virginia Magdaleno (PSN), Mikel Asiain (Geroa Bai), Laura Aznal, Maiorga Ramírez (EH Bildu) eta Mikel Buil (Podemos-Ahal Dugu).
• www.nafarroakoparlamentua.eus
• Mozioa (84. NPAO, 2021-06-22koa)